Lehenengoa, Laudioko kontsumitzaileek tokiko merkataritzari buruz duten iritzia aztertzeko eta egungo merkataritza-eskaintzarekin lotura handiagoa izateko dituzten beharrak eta itxaropenak ezagutzeko.
Aldi berean, merkataritza-sarearen zati handi baten merkataritza-diagnostikoa ere egin da, elikaduraren, pertsonaren ekipamenduaren, etxearen, zerbitzuen eta ostalaritzaren sektoreak barne hartuta. Diagnostiko horren emaitzek merkataritza-sarea eguneratzeko beharrak modu segmentatuan erakusteko balio izan dute, eta eguneratze- eta hobekuntza-programa pertsonalizatuak diseinatzea erraztuko dute.
2021aren amaieran jarri zen abian Laudio Berrikusi aplikazioa, eta, lehen urtean, 2500 erabiltzaile izan ditu. Jokoak, lehiaketak, zozketak, inkestak, enplegu eta prestakuntza eskaintzak, zerbitzu informazioa, aisialdi planak eta kultura, kirol eta merkataritza arloko ia 300 proposamen izan dituzte.
Kaleratu eta urtebetera, Laudio Berrikusi izan da 2022ko Merkataritzaren Euskadi Saria irabazi duen proiektua.